2009/10/15

aurtengo kanpaina martxan dago!


AEK-k, euskaltegietako ikasturtea hastearekin batera, mintzapraktika programetarako kanpaina berria jarri du abian eskuko behatzak ere ez dira igualak lemapean. Honenbestez, 09-10 ikasturtean mintzapraktika programa batean parte hartu nahi duten guztiek eman dezakete izena jada Euskal Herrian diren 50etik gorako egitasmoren batean.

Mintzapraktika programetan edozeinek har dezake parte, berdin dio euskaldun zaharra, euskaltegiko ikasle ohia edo euskaltegiko ikaslea bada. Berdin dio zein den bere jatorria, adina, lanbidea edo zeintzuk bere zaletasunak, azken batean, eskuko behatzak ere ez direlako igualak.
Egitasmoen inguruko informazioa: http://praktikatu.blogspot.com/

Parte hartzeko datu hauek baino ez dira bete behar edo hurbildu Lea Artibaiko AEK-ko euskaltegietara:
Lekeitio: Atea 7 / 94 684 28 69
Markina: Uriarte 11 / 94 616 75 97
Ondarroa: Artabide 13, 5 / 94 613 40 21
Animatu eta parte hartu!

2009/06/24

Ndiomba Ndong, Berria TBn

Gure berbalagun saritua, Ndiomba, famoso egiten ari zaigu!
Oraingoan Berrian egin diote elkarrizketa bideoan, Berria TBn ikusgai dagoena.

Hemen jarri dut bideoa:




Arazorik eduki ezkero ikusterakoan, hemen duzue Berriako lotura. http://www.berria.info/berriatb/580/

Mintzaeguna 09 Gasteizen

Ekainak 6, larunbata, hiru lagun joan ginen Gazteizen ospatu zen mintzaegunera.
Goizean bisita gidatua izan genuen, lunch-a eta gero, alde zaharreko harresia eta eraikin batzuei buruzko azalpen argiak eta zehatzak ematen zituen gidari majo batekin.
Ekaineko lehenengo larunbata izanik, Gasteiz gainezka zegoen eta kaosa nabarmena zen:
Jendea kalez-kale bertsotan, antzerkiak, kontzertuak, eskontzak petardo eta guzti...

Anbiente ona eta eguraldi dexentea.


Bazkaria izan genuen gero,...ez dakit menuarena komentatu edo ez..., ondo legoke hurrengo baterako aniztasuna kontuan eduki eta menua ere denontzat modukoa izatea.
Ez genuen espero hainbeste jende artean Ndiomba musulmandar bakarra izango zenik eta gutxiago gure laguntzailea den Miren, begeta bakarra izango zenik!!


Hala ta guztiz, festara joan ginen eta ondo pasatu genuen.

Bazkari osteko erromeria ondo-ondo egon zen; ideia ona dantza gidatuarena!
Ndiombari asko gustatu zitzaion oparia, eta pixkat lotsatuta egon arren oso pozik dago.
Argazkian, mintzaeguneko irudia duen PINarekin

2009/06/23

Ndiomba Ndong berbalagun saria 2009 (HITZAko elkarrizketa)



Ndiomba Ndong - Lekeition bizi den senegaldarra, Berbalagun Saria 2009
«Berbalagunen, euskara ikasteagaz batera, benetako lagunak gara»
Berbalagun taldean duela hiru urte hasi zen parte hartzen, Markina-Xemeinen, eta han jarraitzen du, euskara maila harrigarria lortuta.
· Gaur ospatuko da Gasteizen Mintza Eguna, Euskal Herri osoko topaketan
Gaur Gasteizen Mintza Eguna 2009 ospatuko da, eta bertan sarituko dituzten sei lagunetako bat da Ndiomba Ndong (Mounde, Senegal, 1966). Urduritasun puntu bategaz dago, baina argi dauka elkarrizketa osoa euskaraz egin nahi duela. Beste ezer baino lehen, esker oneko berbak eta «animo handiak» bidali nahi izan dizkio, HITZAren bidez, duela hiru urtetik hona bere berbalagun euskaldun zaharra den Iñaki Arregiri. «Berbalagunen, euskara ikasteagaz batera, benetako lagun gara denok».
H-Zerk ekarri zintuen euskara ikastera?
N- Komunikaziorako ikusi nuen euskara jakitea garrantzitsua dela hemen. Markina-Xemeinen bizi nintzen lehen, eta orain dela ia urte bitik hona, Lekeition. Nik bertoko hizkuntzan komunikatzen ikasi nahi nuen.
H-Eta zelan hurreratu zinen euskararen ezagutza horretara?
N- Iñaki Arregi, bere emaztea eta bere seme-alabekin. Hasi ginen astero batzen Uhagonen, euskaraz berbetako.
H- Eta horrela ikasi duzu?
N-Bai, berbetan ikasi dut. Gero, saiatzen naiz hiztegiagaz-eta gehiago ikasten, eta pixka bat idazten.
H-Markina-Xemeingo Berbalagun taldean zaude, beraz, hiru urtez. Nortzuk gehiago batzen zarete?
N- Nire lagun Alassane eta Iñakiren lagun ermuar bat, euskara ikasten dabilena, ere taldekoak dira.
H- Hasieran oso gaitza egiten zitzaizun?
N-Euskara oso gaitza da!
H-Wolof ere bai!
N- Bai, zuentzat bai! [barrez].
H- Bertoko euskaraz egiten duzue berba, ala batuaz?
N-Bertoko euskaraz egiten dugu, eta errazagoa egiten zait ulertzeko, horrela ohitu naizelako.
H-Astero batzen zarete: zertaz egin berba?
N-Edozertaz. Gure bizitzako gauzetaz. Lagunak gara.
H- Zure familia berton bizi da?
N-Ez; emaztea eta seme-alabak Mounden daude. Hemen badaukat lehengusu bat.
H-Bertora ekarri nahiko zenituzke emaztea eta umeak?
N-Bai horixe! Hori nahi dugu, baina gaitza da. Nahiko genuke hona etortzea familia, hemen
beharrean jarraitu, eta urte batzuk pasatuta, berriro Senegalera bueltatzea. Hori oso polita
izango litzateke.
H-Non egiten duzu beharra?
N-Abadiñoko lantegi batean. Brokak, zerrak eta horrelako piezak egiten ditugu. Ondo nago;
badaukat lana, kontratuagaz, eta paper guztiak ere bai.
H-Bide gaitza izango zen zurea?
N-Bai, oso luzea eta gaitza.
H-Lea-Artibain senegaldar asko bizi zarete, tartean ume eta gazteak.
N-Bai, eta horiek bai ondo egiten dutela euskaraz.
H-Berbalagun Sariaz zer diozu?
N-Pozik nago, eta pixka bat urduri.

2009/05/26

Bidaia denboran zehar


Halakoa izan zen Abittagako koban egin genuen txangoa. ADES espeleologia taldea eta Bittor Arroita karlistaren eskutik egin genuen historian zehar bidaiatxo bat: XIX. mendean, liberalen kontrako guda galdu ostean, Lekeition bizi zen karlista honek, arma eskutaleku bezala erabili zuen koba honetan, oraindik ageri dira aztarna interesgarri batzuk: fusil zatiak adibidez, edota XX. mende hasieran inguruan bizi zen jendearen izen abizenak paretetan idatziak...Hau guztia "koladaz" eta "banderaz" apainduta inguru guztietatik, estalaktita eta estalagmita artean. Zoragarria benetan! Eskerrikasko Idoia, Oier, Bikain eta Urtzari euren laguntza eta ikaskuntzagatik. (eta argazkiengatik, noski!).
Errepikatzeko gogoekin gaude!

Ikusten duzuenez, ondo "ekipatuta" joan ginen: Kasko eta frontalak, belaunekoak, arropa zaharrak edo espeologiarako buzoak eta gomazko guanteak. Kobazuloan eroso sentitzeko ezinbestekoak.

Oier Gorosabel izan zen gure argazkilari trebea.


Kobako atarian, txangoa bukatu eta gero.

Nekatuta, pozik eta... bizirik!
Hurrengo arte!



Berbalagunak Abittagan

(Berri hau ADES taldeko Blog-etik kopiatuta dago: http://actualid-ades.blogspot.com/2009/05/berbalagunekin-abittagan.html)


09-V-23: Bikain, Idoia, Urtza eta Oierrek lau lagun eruan doguz Abittagara buelta bat emotera: Bego, Idoia, Oscar eta Alex.
Galerixa nagusittik fondoraiñok egin dogu; bertako bloke anabasatik zihar sala “espeleotematiko” bixak lokalizatu doguz, eta ez hori bakarrik: bloketan gora,ADES gelaraiñok allegau gara, Trakamallerako bidegurutze partetik (abarketa zolia dagon lekuan). Beraz, hasierako pasio nasaixa izan bihar zana esploraziño txikixa bihurtu da, ezagutzen ez genduan sektore horretan.

Berbalagun ekimeneko lagunak egokiro portatu diraz, eta euskaldunbarrixak expresiño barrixak praktikatu dittuez. Adibidez:
- Baiña nun ipiñi biot hankia? Eh? Nuuuun...?
- Colada estalagmitiko hau tripako azalian sentitziak hotzikarak eragitten destaz.
- Labantzen ari naizelaaaaaa.....! (plof).
- Baiña ni... hortik pasauko naiz ala?

2009/05/11

EUSKAL HERRI EUSKALDUNA ERAIKITZEN



Ehunka euskaltzalek hizkuntza eskubideen aldeko aldarrikapenagaz bat egin nahi izan dute.
Aurreko urtean Atarrabiak utzitako lekukoa hartu ostean, Hizkuntza Eskubideen VI. eguna ospatu zen herenegun Ondarroan.Adin guztietatako Euskal Herritarrek egun guztiko aldarrikapen egunagaz bat egin zuten.
Euskaraz biziko diren guneakHizkuntza Eskubideen egunean, Ondarroako EHEkEuskaraz biziko diren guneak sortu eta dagoeneko indarrean daudenak babestea eskatu zuen. Horrez gain, Euskarak bizi duen menpekotasun egoeratik irten eta lehentasunezko politikak behar direla azpimarratu zuten. «Horretarako, euskaldunon artean eta kanpoko inongo esku hartzerik gabeko hizkuntza politika burujabea garatzeko eskubidearen alde egingo du EHEk», gaineratu zuten.Turrun arteanTurranaren hotsak eman zion hasiera egunari. Oraindik ere esnatzeko zegoen herria eta Kresala bandakoak eta Artelaneko Euskal Herria herensugeak herri guztiko txokoak girotzen hasi ziren. Orduak pasa ahala, Ondarroako kaleak herritarrez ez ezik, kanpoko jendeagaz betetzen hasi ziren.Bien bitartean, erakusketa aretoan eskualdeko zein nazio mailako hainbat eragileren lan eta materiala jasotzen zuen Euskaraz Bizi guneak ateak zabaldu zituen. Bertan, eskualde mailako hainbat eragileren lana eta materiala ikusteko edota erosteko aukera egon zen.1.500 lagun inguruHerriko hainbat gunetan zer edo zer ikusteko aukera egon zen domekan.Alameda bete jende egon zen Kresala dantza taldeak eskaini zuen dantzaldiari so. Ostean, Alai tabernaren azpian kale antzerki egin zen Ondarroako ikastetxeetako haurren kantaldia ere egin zen.Kantaldia bukatu bezain pronto, eguneko bi ekitaldi nagusienei hasiera eman zitzaien. Euskaraz biziz, Euskal Herri euskalduna lemapean Errebala Txikiñetik atera eta Itsasaurre plazarantz abiatu zen manifestaziogaz 1.500 bat lagunek bat egin zuten alde batetik. Hau bukatu ostean, enparantzanhasi zen ekitaldi nagusia.Txalaparta doinu eta ehunka euskalzaleen txalo artean hasi zen eguneko ekitaldi nagusia. «Oztopoen gainetik»Ondarroako EHE hasi zen berbetan. Hauek, herrian udalaren euskalduntzearen inguruan daramaten dinamika izan zuten hizpide. Era berean, Uematik kaleratuak izana ere salatu zuten. Ondoren, Iratxe Ibarra eta Xabier Iturraspek bertso bana bota zuten. Bien bitartean, Ondarru Otxoantesanak grafitia egin zuen eskenatokiaren atzean. Bertsolarien atzetik, Uemako lehendakari Jon Bollarrek erakundeak egindako lana birgogoratu eta beraien lana garatu ahal izateko aurrean izan dituzten oztopoak ere mintzagai izan zituen. «Denok batera arraun eginez gero, ezerk ez gaitu porturanzko bidean desbideratuko», adierazi zuen bukatzeko Bollarrek. LeaArtiBAI Euskararien izenean ere Iker Ajuriagerrak zer nabarmendu eduki zuen.«Erabakitzeko ahalmena»Ajuriagerraren hitzei Hainbat taldeko partaideen sokazko instrumentuen melodiek jarraitu zien.Ekitaldi nagusiagaz amaitzeko Iera Arantzamendik EHEren irakurketa zabaltzeko lana egin zuen.Arantzamendik, besteak beste, XXI. mendean herrian bertan norberaren hizkuntzan bizi ezina azpimarratu zuen. «Beharrezkoa dugu euskaldunok, Euskal Herritik Euskal Herrira, Ondarrutik Ondarrura, eta inongo kanpoko esku hartzerik gabe, erabaki horiek hartzea ahalbidetuko digun hizkuntza politika burujabea garatzeko eskubidea, erabakitzeko ahalmena», azaldu zuen.Ekitaldiaren ostean 500 bat lagunek bazkari herrikoiagaz bat egin zuten.